Lege Oharra

Informazio Orokorra

https://www.olaizolaortodoncia.com/ URL helbidea (aurrerantzean, webgunea), PEREOLA SL (aurrerantzean, enpresa) medikuntza-zerbitzuen enpresak erregistratutako domeinua da.

PEREOLA SLren IFK zenbakia B20963724 da; helbidea, Hondarribia kalea 37, behea, 20005 DONOSTIA, GIPUZKOA; harremanetarako telefono-zenbakia, 943425706.

PEREOLA SL da https://www.olaizolaortodoncia.com WEBGUNEKO edukien erantzulea.

Zerbitzuen izaera

WEBGUNERA sartzea doakoa da, eta WEBGUNEAREN bidez kontratatutako produktuek edo zerbitzuek ez dute kostu ekonomikorik.

ERABILTZAILEAREN erantzukizuna

WEBGUNEA eta bertan eskainitako informazioa legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurka ez erabiltzeko, eta, orokorrean, PEREOLA SL enpresak ezarritako erabilera-baldintzak betetzeko erantzukizuna du ERABILTZAILEAK

ERABILTZAILEAREN erantzukizunekoak baino ez dira haren iritziak, edukiak, eta, orokorrean, egiten dituen ekintza guztiak. Ekintza horiek enpresaren borondatearen aurkakoak diren heinean, eta enpresa jakinaren gainean egon gabe egiten diren heinean, eragindako kalteak eta galerak ezingo zaizkio PEREOLA SLri egotzi.

PEREOLA SLren erantzukizuna

PEREOLA SL ez da WEBGUNEAREN sarbidean edo edukietan sor litezkeen arazoen erantzulea izango, baina arazo horiek gerta ez daitezen ahaleginak egingo ditu.

PEREOLA SL enpresak WEBGUNERAKO sarbidea aldi baterako eteteko eskubidea du, aurretik abisatu beharrik gabe, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko

Jabetza Intelektuala eta Industriala

WEBGUNEKO eduki guztiak (datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-fitxategiak, audioak, bideoak eta software-a barne, izaera mugatzailerik gabe) PEREOLA SL enpresaren jabetzakoak dira. Eduki guzti horiek jabetza intelektualaren eta industrialaren inguruko herrialdeko zein nazioarteko arau guztien babesa dute, eta enpresarenak dira eskubide guztiak.

WEBGUNEAN agertzen diren domeinuaren izena, markak, errotuluak, ikur bereizgarriak edo logoak PEREOLA SL enpresaren jabetzakoak dira

Momentu honetan edo etorkizunean Interneteko webgune honetan topa litezkeen testuak, marrazki grafikoak, bideoak edo audio-euskarriak PEREOLA SL enpresarenak dira, eta, PEREOLA SLren berariazko baimenik gabe, ERABILTZAILEAK edo hirugarrenek ezingo dituzte eduki horiek moldatu, kopiatu, aldatu, guztiz edo partzialki erreproduzitu, egokitu edo itzuli

WEBGUNE honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak edo jabetza intelektualari edo industrialari dagozkion eskubideak urratzeak, legeak ezarritako ondorioak izango ditu.

Hiperestekak

Beste webgune batek PEREOLA SLren WEBGUNE honetako edozein hiperesteka jarriz gero, honako baldintzak bete beharko ditu:

  • Ezin da PEREOLA SLren WEBGUNEKO zerbitzurik erreproduzitu, ez gutiz, ez partzialki
  • Ez du PEREOLA SLren WEBGUNEAREN eta bertako zerbitzuen inguruko adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo okerrik gehituko.
  • WEBGUNE honetara bideratutako hiperesteka jartzen duen webguneko edukien, informazioaren, adierazpenen, iritzien edo zerbitzuen erantzulea ez da PEREOLA SL izango, inola ere.
  • Hiperestekak WEBGUNEKO orrialde nagusira egongo dira bideratuta.

WEBGUNEAN dauden hiperestekak aurretiaz adostuta daude estekatutako web-orrialdeen jabeekin. Estekatutako orrialde horietan erabiltzaileek egindako erabilera desegokia edota legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurka egiten dituzten jarduerak ez dira PEREOLA SLren ardurapekoak izango.

Erabilera-baldintzen indarraldia

WEBGUNE honen erabilera-baldintzek izaera mugagabea dute. PEREOLA SL enpresak eskubidea du webgunera sartzeko baldintzak eta bertako edukia aldatzeko, alde bateko erabakiz.

Klausulen baliorik eta eraginik eza

Baldintza hauetan txertatutako klausularen bat baliorik edo eraginik gabekoa dela ebatziko balitz, baliogabetasunak xedapen jakin horri baino ez dio eragingo, edota baliorik edo eraginik gabekotzat jo den zatiari. Gainerako baldintza guztiak bere horretan mantenduko dira.

Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak

WEBGUNE honetako zerbitzuen eskaintza eta erabilera-baldintza hauek Espainiako legediaren araberakoak dira.

WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuekin lotura duen edozein dudazko gai, PEREOLA SL atxikita dagoen kontsumoaren arbitraje-auzitegiek, bitartekariek edo gisakoek ebatziko dute, eztabaida gertatzen den unean, baita Espainiako legediaren arabera dagozkion epaitegi eta auzitegiek ere.